pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

ANTZERKIA: eMCumeak
Kartela-Irudia.jpg
Larunbata Otsailak 15tik, , 19:30
Larunbata, Otsaila, 15 19:30
Bestelakoak

Emakume sortzaileak izarrak bezain ugariak dira, baina ez dago konstelaziorik.

 

"eMcumeak" lanaren helburua euskal emakume sortzaileen egoera taularatzea da, baita sektore kulturaleko androzentrismoa ikusaraztea ere. Antzezlanak, umorearen eta hitz-jokoaren bidez, iraganeko zein egungo euskal sortzaileen izenak eta pertsonaiak jarriko ditu mahai gainean, gastronomiarekin lotutako hitz-jokoak garatzen diren bitartean. Jendea janari lasterreko jatetxe ospetsu baten atmosferan murgilduko da.

Emakume sortzaile bat kontratatu nahi duzu zure ikuskizunerako?

Zure deiaren zain gaude!

eMcumeak euskal emakume sortzaileen kontratazio-bitartekaritza egiten duen enpresa da. Bulegoan bi emakumek egiten dute lan, eta egunero jasotzen dituzte (kuota betetzeko) emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak, herritarrenak, elkarteenak edota udalenak. Konpetentzia, ordea, Telepitxa, haien lana oztopatzen saiatuko da etengabe.

Fitxa

  • Gidoia eta ideia:Itxaso Paya, Maria Rivero
  • Zuzendaria:Olatz Beobide
  • Aktoreak:Itxaso Paya, Maria Rivero
  • Ekoizpena:Zelako Kultur Ideiak

Sarreren prezioa: 10€

Sarrerak aurrez salgai, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/loturan.

Sarrerarik geratzen bada, otsailaren 15ean bertan, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.

 

 

Kokapena Latxartegi Aretoa

Hurrengo ekintzak