pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Biblioporrak gida argitaratu da

Udako liburu, disko eta filmen gomendioak biltzen ditu

 

Dagoeneko eskuragarri dago "Biblioporrak 2024" irakurketa-gida, hau Legazpiko liburutegiak Antzuola, Aretxabaleta, Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egin delarik.

Irakurketa-gida honek adin desberdinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak, diskoak eta filmak gomendatzen ditu. Euskarazko zein gaztelaniazko liburuak dira, adinaren arabera sailkatuta: 0 urtetik aurrerako haurrak, eta 5 urtetik aurrerakoak, 8 urtetik aurrerakoak, gazteak eta helduak. Gainera, musikako 3 disko eta 7 film gomendatzen ditu.

"Biblioporrak 2024" irakurketa-gida liburutegian bertan eskura daiteke, eta ikastetxeetan ere aleak banatu dira.
 

Begiratu hemen