pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultura-Bonu Gaztea posta bulegoan eska daiteke urriaren 31ra arte
22
Oct
2022

Kultura-Bonu Gaztea posta bulegoan eska daiteke urriaren 31ra arte

400 euroko zuzeneko laguntza, aurten 18 urte betetzen dituztenentzat

400 euroko zuzeneko laguntza, aurten 18 urte betetzen dituztenentzat

 

Kultura Ministerioak urriaren 31ra arte luzatu du Kultura-Bonu Gaztea eskatzeko epea, eta posta bulegoak jarri ditu bonura modu errazago batean harpidetzeko.

Bere garaian informazioa zabaldu genuen bezala, 400 euroko zuzeneko laguntza da, aurten 18 urte bete edo betetzen dituztenentzat, kultura-produktuak eta kultura-jarduerak erosi eta horietaz gozatzeko aukera izan dezaten, eta 60 gazte legazpiar baino gehiago dira laguntza hori jaso dezaketenak.

Interesdunek https://bonoculturajoven.gob. es/  webgunera jo beharko dute. Erregistrora sartzean, posta bulego bidez bonua eskatzeko aukera izango dute. Horretarako, inprimaki bat bete, sinatu, inprimatu eta posta bulegoan aurkeztu beharko dute, nortasun agiri ofizialarekin batera (NAN, AIZ edo egoitza-txartela).

 

Tramitazioa egin ondoren, aurre-ordainketako txartel gisa funtzionatzen duen bonua jasoko dute. Horrela, sinatu eta urtebetez, mota honetako eduki artistiko eta kulturalak kontsumitu ahal izango dituzte:

  • 200 euro zuzeneko arteetarako, kultura-ondarerako eta ikus-entzunezkoetarako (arte eszenikoetarako sarrerak eta abonuak, zuzeneko musika, zinema, museoak, liburutegiak, erakusketak eta jaialdi eszenikoak, literarioak, musikalak edo ikus-entzunezkoak).
  • 100 euro, euskarri fisikoan dauden kultura-produktuetarako: liburuak, aldizkariak, prentsa edo aldizkako beste argitalpen batzuk; bideojokoak, partiturak, diskoak, CDak, DVDak edo Blu-ray.
  • 100 euro kontsumo digitalerako edo online. (musika-plataformetarako, irakurketa- edo audioirakurketa-plataformetarako edo ikus-entzunezko plataformetarako harpidetzak eta alokairuak, audioliburuen erosketa, liburu digitalen erosketa (e-books), multimedia-fitxategiak deskargatzeko harpidetza (podcast), lineako bideojokoen harpidetzak, prentsarako, aldizkarietarako edo aldizkako beste argitalpen batzuetarako harpidetza digitalak).

Todas las noticias