Anai-arrebak ez ezik, oholtza ganeko bikotea dira aspalditik Agurtzane eta Ion Elustondo. Bizirik dauden eskuak izeneko hau bigarren diskoa dute, eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Euren ingurune naturala erromeriak dira, soinua eta panderoa lagun, jairik jai. Agertokiko doinuak diskora ekarri ditue oraingoan, proiektu honetarako sortutako 16 kantuen bidez.
Bizirik dauden eskuakAgurtzane eta Ionen estiloaren erakusgarri dan arren, beste musikari askoren ekarpena be badago, diskoan, eta hauetako batzuk lagun izango dituzte, diskaren aurkezpen kontzertu honetan.