Al Baker-en gaizkile banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren kanpotar inozoak lumatzeko
Mendebalde urruneko giro peto-petoan, dirua, kartak eta endalarra izango dira magia ikuskizun honen osagaiak.
Ikuskizuna Saloonaren inguruan hasten da, barrura sartu baino lehen, cowboy batek ibiltari inozoak erakarri eta sartzera animatuko ditu.
Behin barruan, magiaz beteriko ikuskizun umoretsu eta parte-hartzaileaz gozatuko du ikusleak.
Edozein adinetarako ikuskizuna da eta 20 minutuko saioak egiten dira ordu erdiro, saloonean 50 lagun kabitzen baitira. 12 urtez azpikoek, heldu batekin sartu behar dute.