‘UZTALAI’ udaleku irekietarako zuzendaria eta begiraleak hartzeko deialdia irekita apirilaren 17ra arte
2026/03/31

Legazpiko Udalak hasi ditu dagoeneko “Uztalai” udaleku irekiak antolatzeko lanak. Jarduera hori HH2tik LH-4ra bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie uztailean.
Hori dela eta, jarduera horretan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak kontratatzeko oinarriak onartu ditu Udalak, eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabalduko du gaur, asteartea.
Aurten ere zaintza zerbitzua eskainiko da, eta horretarako beharrezkoak diren begiraleak puntuazio handiena dutenetik hasita aukeratuko dira.
Eskaerak bi modutara aurkez daitezke:
- Udaleko egoitza elektronikoaren bidez: https://egoitza.legazpi.eus/, Uztalai udaleku irekietan begirale gisa lan egiteko eskaera orria betez.
- Eskaera-orria udaleko Arreta Bulegoan aurkeztuta.
Izena emateko epea: martxoaren 31tik apirilaren 17ra, biak barne.