Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko babesleku klimatikoak

Zer dira babesleku klimatikoak?

Bero-boladen eta muturreko tenperaturen gorakadaren aurrean, Legazpiko Udalak babesleku klimatikoen sare bat jarri du herritarren eskura: beroaren aurrean arintzea eskaintzeko diseinatutako espazio publikoak, bereziki pertsona ahulenei zuzenduak.

Legazpi Urola Garaiko babesleku klimatikoen eskualdeko sarearen parte da, eskualdeko udalerrien ekimen bateratua, larrialdi klimatikoaren ondorioei aurre egiteko.

 

Legazpiko babesleku klimatikoen mapa

Mapa honetan, udalerriko babesleku klimatiko guztien kokapena kontsulta dezakezu, bai barruko babeslekua, bai kanpokoak, guztiak urte osoan zehar erabilgarri. 

 

Tokiko babesleku klimatikoen zerrenda

Babeslekua

Informazioa

Gizarte Zentroa

Hel: Latxartegi 2

Tf: 943 73 12 76

Barruko babeslekua.

Alerta klimatiko laranja edo gorria dagoenean ordutegia 11:00etatik 20:30era luzatzen da.

Aireztatutako eta irisgarria den espazioa, komunak eta ura badaude.

San Ignazioko ur-zorrotaden parkea

Hel: San Ignazio auzoa

Ekainaren 15etik irailaren 15era zabalik.

10:00etatik 20:00etara

Itzala, bainu publikoa.

Ur-zorrotaden parkeak bi gune ditu. Alde batetik, haurtxoentzako txokoa dago, eguzkitik babestuta, eta bestetik, nagusia, elementu erakargarriago eta dinamikoagoz hornitua.

Agirre Etxeberriko lorategia

Hel: Urola kalea, 3

Zuhaitz ugari dituen lorategia, ur-iturria, bankuak. Patricio Echeverriaren familia-etxebizitza zaharra eta egungo Musika Eskolaren egoitza.

Bikuña kiroldegiko kanpoko igerilekua

Hel: Bikuña kalea 36

Tf: 943 73 12 43

Ekainaren 15etik irailaren 15era zabalik.

10:00etatik 20:00etara

Igerilekua, itzala, komunak, edateko ura.

Urtatza Zahar parkea

Hel: Urtatza auzoa

Itzal-guneak, ur-iturriak, bankuak, pic-nic gunea, haur-parkea.

Mirandaola parkea

Hel: Telleriarte

Itzal-guneak, ur-iturriak, bankuak, haurrentzako jolas-guneak, natura- eta kultura-ondarea. Espazio honetan Mirandaolako Burdinola eta Euskal Burdinaren Museoa (Lenbur Fundazioa) daude.

Urola Garaiko babesleku klimatikoen sarea

Legazpiko babesleku klimatikoak Urola Garaia eskualde osoa hartzen duen sare zabalago baten parte dira. Eskualdeko beste udalerri batean bazaude, eskualdeko mapa kontsulta dezakezu hurbilen dagoen babesleku klimatikoa aurkitzeko.

Eskualdeko sareari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Urola Garaiko Mankomunitatearen (edo Garapen Agentziaren???) webgunea: [esteka]

 

Gomendioak tenperatura altuengatiko alerta kasuan

Aire zabaleko berotik babestea

·                   Saihestu eguneko erdiko orduetan eguzkitan egotea.

·                   Ez jarri inoiz zuzenean eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak.

·                   Erabili kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-babes egokia.

·                   Jantzi arropa arina, nasaia eta transpiragarria.

·                   Saihestu jarduera fisiko bizia egitea, batez ere tenperatura handieneko uneetan.

·                   Kontsultatu osasun-langileekin sintoma hauek agertzen badira: ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa edo ordubetetik gora irauten duten alditxarrak.

Etxea fresko mantentzea

·                   Itxita eduki leihoak eta pertsianak bero gehien egiten duen orduetan.

·                   Gauez etxebizitza aireztatu, gelak freskatzeko.

·                   Saihestu eguneko erdiko orduetan beroa sortzen duten etxetresna elektrikoak erabiltzea.

·                   Haizegailuak kontuz erabili, 35 ° C-tik gora ez baitute gorputzeko tenperatura murrizten.

·                   Freskatu ur hotzeko dutxa edo bainuekin, edo zapi hezeak erabilita aurpegian eta eskuetan.

·                   Ezin bada etxebizitza fresko mantendu, igaro egunean 2-3 ordu klimatizatutako lekuetan, esaterako, eraikin publikoetan.

Deshidratazioa saihestea

·                   Edan maiz ura eta likidoak, egarri izan arte itxaron gabe.

·                   Saihestu kafeina, alkohola edo azukre asko duten edariak, deshidratazioa errazten baitute.

·                   Handitu fruta, barazki eta entsaladen kontsumoa gatz mineralak berritzeko.

·                   Saihestu berora egokitzea zailtzen duten otordu oparoak, koipetsuak edo astunak.

Pertsona zaurgarrienak zaintzea

·                   Arreta berezia eman haurtxoei, adingabeei, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeei, adinekoei eta gaixotasunak dituztenei.

·                   Ez utzi inoiz inor ibilgailu itxi batean, ezta itzalean ere.

·                   Zaindu bereziki bakarrik bizi diren edo mendekotasuna duten adinekoak, haiek egunean behin gutxienez bisitatuta.

Laneko arriskuen prebentzioa

·                   Lanak planifikatzea, bero handieneko orduetan ez egiteko.

·                   Etengabe hidratatzea.

·                   Ur edangarrirako sarbidea duten eremu hoztuak gaitzea, atsedenaldiak maiz egin ahal izateko.

·                   Arropa arina eta eguzki-babesa erabiltzea.

·                   Intsektuak uxatzea eta ur geldiko eremuak saihestea, bektoreek transmititutako gaixotasunak prebenitzeko.

Kontsultatu osasun-langileekin ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa edo ordubete baino gehiago luzatzen diren zorabioak bezalako sintomak agertzen badira.

Larrialdietan, 112 zenbakira deitu behar da.

Kontaktua eta informazio gehiago

Babesleku klimatikoei buruzko zalantzarik al duzu? Legazpiko Udalarekin harremanetan jar zaitezke:

       Telefonoa: 943 73 70 30