Movember mugimenduarekin bat eginez, azaroak 30 arte granatez argiztatuko da udaletxea

Movember mugimendua 2003. urtean jaio zen, eta gaur egun hedatzen ari den mugimendua da; helburu nagusia gizonek azaroan (moustache) bibotea hazten uztea da, gainerako pertsonei prostatako eta barrabiletako minbiziaren eta gizonezkoen depresioaren inguruan kontzientzia sortzeko asmoz.
Hilabete honetan zehar ekintza ugari aurrera eraman dira gure bailaran eta azkeneko biak datorren astean izango dira:
- Azaroak 24, asteartea: Idoia Garde nutrizionistaren hitzaldia. 18.30ean Urretxuko udaletxeko Portaloian.
- Azaroak 25, asteazkena: pintxo potea Urretxun
Legazpiko Udalak, #Movember mugimenduarekin bat eginez, azaroaren 20tik 30era bitartean granatez argiztatuko da udaletxea.
Movember mugimendua
Movember mugimendua gazte talde txiki batekin hasi zen, bibotea hazten eta gizartea kontzientziatzeko dirua biltzen hasi zena. Urtebete igaro ondoren, 2004an, Movember Fundazioa erregistratu zen; 2012. urtean, Global Journal-ek X munduko 100 GKE garrantzitsuenetako bat bezala izendatu zuen Movember. Azaroan zehar, milaka gizonek bibotearekin partekatzen dituzte argazkiak sare sozialetan, #Movember erabiliz.
Gaixotasun posibleak garaiz detektatzeko gizonei, aldizka, urologo batekin azterketa medikoetara joan behar dutela ohartarazteaz gain, hilabete honetan ere dirua biltzen da tratamendu eta ikerketetarako.
