'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala azaroaren 24an, asteartea, Latxartegi Aretoan
2026/11/20

Kultura Zerbitzuaren ikus-entzunezko programak dokumental bat dakar azarorako. Lander Garroren “Lutxi eta Zuhaitza”. Emanaldia Azaroaren 24an, asteartea, 19:00etan Latxartegi Aretoan izango da zuzendaria, Lander Garro, bertan delarik. Sarrera doakoa izango da.
Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatu zen aurtengo apirilean.
1987an, Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian, hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETA kidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Urigoitiaren familiaren abokatuaren eta kasuko forentsearen bidez eraikitako narrazio honetan, auziak izan zituen kontraesanak eta zalantzak aletzen dira. Zuhaitzak, dokumental honetan, memoria oso baten premia ordezkatzen du, ez ordea memoria bakarrarena.
- Zuzendaritza: Lander Garro.
- Ekoizpena: Aurrera Begira Elkartea, Ontime, Naniano (Ion Collar), Irudikate.
- Gidoia: Lander Garro.
- Argazkia: Ander Salsamendi.
- Musika: Olmo Cascallar, Moby.
- Muntaketa: Lander Garro.
- Aktoreak: Olaia Aguayo, Xabi “Jabato” Lopez, Alain Lersundi, Joserra Fachado, Aitor de Kintana, Garazi Urkola.
