Pazko asteko irteera Sorgintxulorekin: autobusa Saturnino Tellerian hartuko da

Apirilaren 7tik 9ra Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Sorgintxulo aisialdi taldearen gidaritzapean Bizkaiko Gorlizko aterpera antolatu duen irteeran 23 nerabek parte hartuko dute.
Irteera apirilaren 7an izango da 11:00etan Saturnino Telleria kaleko autobus geldiunetik eta itzulera apirilaren 9an, 13:30ean geltoki berean.
Ekintza honen bitartez, euskararen erabilera sustatu, Legazpitik kanpo egun batzuk pasa, teknologia alde batera utzi eta adin ezberdinetako beste koadrila eta nerabeekin harremanak izatea lortu nahi da. Aldi berean, Sorgintxulo taldeak uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak eta begiraleak elkar ezagutzea da irteera honen helburuetako bat.
Helburu horiek lortzeko hainbat jarduera egingo dituzte: jolasak, txangoak, gaubelak, e.a
Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: