Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Haurrentzako Jolasak Sorgintxulo taldearekin, datorren larunbatean, maiatzak 30, Euskal Herria plazan

2026/05/23
Haurrentzako Jolasak Sorgintxulo taldearekin, datorren larunbatean, maiatzak 30, Euskal Herria plazan

Haur Hezkuntzako 4. eta 5. eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen Jolasetan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, maiatzak 30, 17:00etan Euskal Herria plazan. Eguraldi txarrarekin, Azokan izango dira.

Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da. Dinamika ezberdinak egingo dira haurren adinari egokituta, euskararen erabilera sustatzea xede duten jolasak barne, talde-giroa eta parte-hartzea bultzatuz. 

Jarduera gutxi gorabehera 19:00ak aldera amaituko da. Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako.
Epea: ostegunera arte, maiatzak 28, 14:00ak arte

IZEN EMATEA

Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Ez galdu lagunekin euskaraz jolasteko aukera!