Gaur, martxoak 24, 16:30etatik 17:30era ate irekiak San Juan Haurreskolan
2026/03/24

2025ean edo 2026an jaiotako seme-alabak dituztenek, plaza bat eskatu ahal izango dute haur-eskoletan apirilaren 13tik maiatzaren 4ra bitartean, 2026ko irailean hasteko.
Aste Santuko oporrak gainean daudela eta matrikulazio epearen azken egunak Legazpiko jaiekin bat datozela kontuan hartuta, San Juan Haurreskolak bere aurkezpen bilera aurreratu du. Horregatik, gaur, martxoak 24, ate irekien saioa antolatu da 16:30etatik 17:30etara familiei euren eskaintzaren berri emateko.