Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ekainaren 30era arte, matrikulatzeko epea zabalik helduen hezkuntzan

2026/06/26
Ekainaren 30era arte, matrikulatzeko epea zabalik helduen hezkuntzan

Datorren 2026-2027 ikasturtean Legazpiko Helduen Hezkuntzako zentroan (Itxaropen auzoa, 10) ikasteko asmoa baduzu, ekainaren 30era arte matrikulatu zaitezke. Horretarako, Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxeko 3. pisuan dagoen zentrora jo beharko 9.30etik 13.30era, 943 72 40 67 telefonora deituz edo e-posta honetara This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. idatziz. 

Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da eskaintza:

-       Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH), nazionalizate-ziurtagiriaren baliokidea da.

-       Hizkuntzak: ingelesa eta gaztelania

-       Hasierako ikasketak eta alfabetizazioa

-       Informatika: I eta II mailak

 Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!