Azaroko online hitzaldiak, GAZ-en eskutik, Eusko Jaurlaritzako gazteen emantzipaziorako zerbitzua

Azaroan ere, GAZen hainbat gai interesgarri eta praktiko landuko ditugu online hitzaldien bidez. Bizikidetza, alokairua, diruaren kudeaketa eta oposizioen prestaketa izango ditugu hizpide.
Saio guztiak online eta doakoak dira.
Begiratu egitaraua, aukeratu gehien interesatzen zaizkizun gaiak eta animatu parte hartzera!
๐ Izena emateko formularioa: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink
Hona hemen egitaraua:
NORABIDE. PISUKIDEEN ARTEKO BIZIKIDETZA HOBETZEA
๐
Azaroak 5
๐ 18:00
Etxebizitza partekatzea esperientzia aberasgarria izan daiteke, baina baita estres-iturria ere. Garbitasunak, zaratak, diruak, bisitek, ordutegiek edo bizitzeko modu desberdinek gatazkak sor ditzakete eta horrek etxebizitza partekatzen duten pertsona guztien ongizatean eragin dezake.
Saio honetan, bizikidetza hobetzeko, gatazkak kudeatzeko eta eguneroko bizitzan funtzionatzen duten akordioak lortzeko tresna erraz eta praktikoak ezagutuko ditugu.
ETXEBIZITZA-ALOKAIRUAREN LEGE-ALDERDIAK
๐
Azaroak 12
๐ 18:00
Etxebizitza bat alokatzeko asmoa duzu, edo dagoeneko alokairuan bizi zara? Kontratua sinatu aurretik, garrantzitsua da zure eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, baita sorpresak saihesteko kontuan hartu beharreko baldintzak ere.
Saio honetan, kontratua sinatu aurretik zer aztertu behar den, etxebizitzaren jabearen eta maizterraren erantzukizunak zein diren, fidantzak, alokairuaren prezioak eta gastu gehigarriek nola funtzionatzen duten eta desadostasun baten aurrean zer egin dezakegun landuko dugu.
OINARRIZKO FINANTZA-HEZKUNTZA: IKASI ZURE DIRUA KUDEATZEN, AURREZTEN ETA ERABAKIAK HARTZEN
๐
Azaroak 17
๐ 18:00
Ba al dakizu nola funtzionatzen duten interesek, zein alde dagoen TINaren eta TAEaren artean edo zer hartu behar den kontuan mailegu bat eskatu aurretik? Dirua kudeatzen ikastea funtsezkoa da erabaki egokiak hartzeko eta finantza-arriskuak saihesteko.
Saio honetan, oinarrizko finantza-kontzeptuak landuko ditugu, aurrekontu pertsonala egiten ikasiko dugu eta aurrezteko, modu arduratsuan inbertitzeko eta etorkizuna planifikatzeko gakoak ezagutuko ditugu. Horrez gain, kreditu azkarren, ordainketa geroratuko txartelen eta gure ekonomia arriskuan jar dezaketen beste egoera batzuen arriskuei buruz hitz egingo dugu.
OPOSIZIOEI AURRE EGITEKO GAKOAK
๐
Azaroak 24
๐ 18:00
Oposizioak prestatzea erronka handia izan daiteke, antolaketa, konstantzia eta motibazioa eskatzen baititu. Prozesuan zehar, estresa, antsietatea, frustrazioa, perfekzionismoa edo azterketaren aurreko urduritasuna ager daitezke.
Saio honetan, ikasketa nola antolatu, ohitura egokiak nola garatu, motibazioa nola mantendu eta prestaketa-prozesuan sortzen diren emozioak nola kudeatu landuko ditugu. Egunerokoan aplikatzeko tresnak eskuratuko dituzu, oposizioei konfiantza eta ongizate handiagoz aurre egiteko.
Ez galdu aukera eta animatu parte hartzera!ย
๐ Izena emateko formularioa: ย https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink
GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da. Zerbitzu honek gazteek behar duten informazio guztia emango die ikasketei, lanari, etxebizitzari edo errenta-laguntzei buruz. Zalantzarik izanez gero, galdetu!
WhatsAppez 646 10 91 26; e-postaz
