Azaroaren 4ko Ipuin kontaketa saioak irekiko du Udal Liburutegiko ekintza egitaraua azaroan

Martxan dira irakurzaletasuna sustatzeko ekintza programa guztiak.
Hona azaroan izango ditugunak:
4, asteazkena: Ipuin kontaketa saioa, 5 urtetik gorako haurrentzat. 18:15ean Udal Liburutegian. Kontalaria: Itziar Saenz de Ojer.
2, 9, 16, 23, 30 astelehenak: Irakurketa Erraza Klubeko saioak. 11:35ean Udal Liburutegian. Landuko da: Las invisibles
16, astelehenak: Haurrentzako Irakurketa klubeko saioa. 16:45ean Udal Liburutegian.. Mireia Delgadoren gidaritzapean. Landuko dute: Bihotzak dun-dun / Miren Agur Meabe.
25, asteazkena: Gaztelaniazko irakurketa taldea. 18:00etan udal liburutegian. Gidaria: Mónica Leiva. Landuko da: Persépolis / Marjane Satrapi
26, osteguna: Euskarazko irakurketa taldea. 18:30ean udal liburutegian. Gidaria: Miriam Luki. Landuko da: Erbeste / Juan Garzia Garmendia
Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186,
e-postaz:
