Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urriko online hitzaldiak, GAZ-en eskutik, Eusko Jaurlaritzako gazteen emantzipaziorako zerbitzua

2026/10/10
Urriko online hitzaldiak, GAZ-en eskutik, Eusko Jaurlaritzako gazteen emantzipaziorako zerbitzua

Urrian, egunerokoan zein etorkizuneko proiektuetan lagungarriak izan daitezkeen hainbat gai jorratuko ditugu. Etxebizitzaz, etxeko gastuez eta enplegu publikoaz arituko gara, informazio praktikoa eta baliabide erabilgarriak eskainiz.

Saio guztiak online eta doakoak dira.
Aukeratu interesatzen zaizun gaia eta animatu parte hartzera!

✍️ IZENA EMAN

Hona hemen egitaraua:

HORNIDURAK: ZER JAKIN BEHAR DUGU?
📅 Urriak 15 – 🕔 17:00
Etxeko hornidurek gure hileko gastuetan duten eragina hobeto ulertu nahi duzu? Kontsumobiderekin batera, tarifak, fakturak, energia-etiketak eta gizarte-bonu termiko eta elektrikoa aztertuko ditugu, kontsumoari buruzko erabakiak informazio gehiagorekin hartu ahal izateko.

ETXEBIZITZA ALOKATZEKO ETA EROSTEKO BALIABIDEAK, LAGUNTZAK ETA ONURAK
📅 Urriak 20 – 🕕 18:00
Etxebizitza bilatzen ari bazara edo etorkizunean alokatu edo erostea planteatzen baduzu, saio hau interesatuko zaizu. Eskura dauden baliabide, laguntza eta onurak ezagutuko ditugu, eta prozesuan kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak azalduko ditugu.

SEKTORE PUBLIKOAN LAN EGIN
📅 Urriak 26 – 🕕 18:00
Lanbideren eskutik, sektore publikoan lan egiteko interesa baduzu, aukera horiek hobeto ezagutzeko aukera izango duzu. Enplegu publikoaren motak, sarbideko prozedurak eta baldintzak azalduko ditugu, baita hautaketa-probak prestatzeko eta deialdi baten oinarriak behar bezala aztertzeko aholkuak ere.

Ez galdu aukera eta animatu zaitez! 

GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da. Zerbitzu honek gazteek behar duten informazio guztia emango die ikasketei, lanari, etxebizitzari edo errenta-laguntzei buruz. Zalantzarik izanez gero, galdetu!
WhatsAppez 646 10 91 26; e-postaz This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. edo espazio birtualean erregistratuz.