Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Nerabeentzako Zerbitzuarekin Donostiara eta Arabara irteerak Pazko astean, eman izena!

2026/03/24
Nerabeentzako Zerbitzuarekin Donostiara eta Arabara irteerak Pazko astean, eman izena!

Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileek nerabeen ahotsa entzun eta beraiekin adostu ondoren, Pazko Astean egun osoko bi irteera antolatu dute. 

Apirilaren 9an, osteguna, Donostiako Escape Roomera joango dira (10:15etik 19:15era); eta apirilaren 10ean, Arabako Gorbeia Big Kartingera (11:00etatik 19:00etara). Apirilaren 8an ekintza itxia egingo da, hau da, nerabe-talde zehatz batekin jarduera egingo da.

Aipatutako irteeretan parte hartu nahi dutenek Gazte-txokoan eman dezakete izena martxoaren 25ean eta 26an (17:00-19:30) eta martxoaren 28an eta 29an (17:00-20:00). Horretarako, gurasoen baimena eta dagokion dirua eraman beharko da.

Aste Santuan itxita egongo da; eta apirilaren 11n eta 12an ez da zerbitzurik eskainiko.