Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Matrikulazioa zabalik herriko haur-eskoletan. Irailean hasteko, izena emateko epea apirilaren 13tik maiatzaren 4ra arte

2026/04/13
Matrikulazioa zabalik herriko haur-eskoletan. Irailean hasteko, izena emateko epea apirilaren 13tik maiatzaren 4ra arte

2025ean edo 2026an jaiotako seme-alabak dituztenek, haur-eskoletan plaza bat eska dezakete apirilaren 13tik maiatzaren 4ra arte, datorren 2026ko irailean hasteko. Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke.  2026ko maiatzaren 1etik 10era bitartean jaioko diren haurren izen-ematea, maiatzaren 20ra arte egin ahal izango da.

Haur-eskolen helburu nagusia familiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzua ematea da. Haur-eskolek 0 eta 2 urte bitarteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza hartzen dituzte kontuan, haurren gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta intelektualak behar bezala garatzen laguntzeko.

Legazpin bi haur-eskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak eta doakoak dira, baina horretarako baldintza batzuk bete beharko dira; baldintza horiek betetzen ez dituztenei, baja emango zaie.

Familia bakoitzak aukeratuko du zein haur-eskolatan matrikulatu haurra. Informazio gehiago www.haurreskolak.eus webgunean, Informazio orokorra / Familiak atalean edo zuzenean haur-eskoletan.

San Juan Haurreskola
San Juan auzoa, 17
Tel.: 943 73 04 34
E-posta: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Itxaropen Haurreskola
Itxaropen auzoa, 15-16
Tel.: 943 73 37 78
E-posta: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.