Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Maiatzaren 5ean eta 11n irekiko da udako jardueretan izena emateko epea: Uztalai, marrazketa eta kirolak

2026/04/29
Maiatzaren 5ean eta 11n irekiko da udako jardueretan izena emateko epea: Uztalai, marrazketa eta kirolak

Legazpiko Udalak aisialdirako eskaintza zabala prestatu du uda honetarako. Izena emateko epeak maiatzean zehar irekiko dira, jardueraren arabera:

1.    UZTALAI (Udaleku irekiak) Udaleku hauetan izena emateko epea maiatzaren 5etik 18ra bitartekoa izango da. Jarduerak ekainaren 29an hasi eta uztailaren 24an amaituko dira, eta gurasoek zaintza zerbitzua erabili ahal izango dute.

2.    MARRAZKETA ikastaroa Kasu honetan, izena emateko epea maiatzaren 11tik 29ra egongo da zabalik. Ikastaroa ekainaren 23an hasiko da eta uztailaren 18an bukatu.

3.    Udako KIROL jarduerak Kirol eskaintzan izena emateko epea maiatzaren 5ean irekiko da eta maiatzaren 30era arte luzatuko da. Saio guztiak uztailaren 1ean hasiko dira, baina iraupen desberdina izango dute:

  • Hilabete osoa (uztailak 30era arte): Igeriketa, zumba gaztea eta crossfit gaztea.
  • Hamarnaka egunak (uztailak 1-11 edo 14-24): Padela, multikirola eta naturako kirolak.

Informazio xehetuagoa nahi duten familiek udaleko webgunean aurkituko dute liburuxka osoa. Horrez gain, ikastetxeetako plataformen bidez bidaliko da, eta paperean jaso ahal izango da Kiroldegian, Kultur Etxean edo Udaletxean.

2026KO LIBURUXKA