Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

2025-2026 ikasturtean haurreskolan hasteko azken izen-emate aldia zabaltzen da

2026/02/28
2025-2026 ikasturtean haurreskolan hasteko azken izen-emate aldia zabaltzen da

2024an edo 2025ean jaiotako seme-alabak dituztenek, haur-eskoletan plaza bat eska dezakete otsailaren 26tik martxoaren 6ra arte, apirilean edota maiatzean hasteko. Izen-emate aldi hori ikasturte honetako azkena izango da. Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke. 

Aurkeztutako eskaera guztiak barematuko dira, eta haurreskolan plaza lortzeko lehentasuna izango dute apirilean hastea aukeratzen dutenek. Aukeraketa horren barruan plazak esleituko dira beti bezala kontuan hartuta eskainitako plazen adin-tartea eta lortutako puntuazioa.

Haurreskolan maiatzean hastea aukeratzen dutenek plaza lortzeko aukera izango dute beti ere haurreskola horretan plaza hutsak geratzen badira. Horretarako apirilean haurreskolan hasteko onartuak diren haurrak kontutan hartu behar dira eta horren ondoren geratzen diren plaza hutsak esleituko dira.

Haurren hasiera-data haurreskolan: apirilaren 1a edo haurreskolak bere egutegian zehaztutako datan edo maiatzaren 4ean.

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus webgunean, Informazio orokorra / Familiak atalean edo zuzenean haurreskoletan.

San Juan Haurreskola
San Juan auzoa, 17
Tel.: 943 73 04 34
E-posta: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Itxaropen Haurreskola
Itxaropen auzoa, 15-16
Tel.: 943 73 37 78
E-posta: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.