Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kapsula Kuantikoaren esperientzia interaktiboa Legazpira iritsiko da azaroaren 10ean, Zientzia Sailaren ekimen ibiltari berria

2026/11/07
Kapsula Kuantikoaren esperientzia interaktiboa Legazpira iritsiko da azaroaren 10ean, Zientzia Sailaren ekimen ibiltari berria

Azaroaren 10ean, Kapsula Kuantikoa Legazpi bisitatuko du, eta Euskal Herria plazan egongo da, azokaren alboan. Adin guztietako pertsonentzat doako esperientzia izango da, fisika kuantikoa eta gure eguneroko bizitzan duen presentzia ezagutzeko. Goizean, ikastetxeentzat eta kolektiboentzat izango da; arratsaldean, berriz, herritar guztientzat. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo· 945 18 07 36 telefonoan.

Kapsulan, fisika kuantikoa ez da hain urruneko zerbait izango: irudien, pantailen eta instalazio interaktiboen bidez ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, hezitzaile espezializatuen eskutik.

Kapsula Kuantikoa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren ekimen ibiltari berria da. 2026-2027 ikasturtean Euskadiko hainbat udalerri zeharkatuko ditu, gizarteari zientzia eta teknologia kuantikoak hurbiltzeko. Legazpiren kasuan azaroaren 10ean, asteartea, bisitatuko gaitu.

Esperientzia murgiltzaile, interaktibo eta irisgarri bat eskaintzeko bereziki diseinatuta dagoen unitate mugikor batean gorpuztu da proposamena. Bisitariek, haren barruan, fisika kuantikoaren oinarrizko printzipio batzuk deskubritu ahal izango dituzte, baita haren garapena markatu duten mugarriak ezagutu, eta dagoeneko gure egunerokoaren parte diren aplikazio teknologikoak esploratu ere.

Kapsula Kuantikoak gure garaiko arlo zientifiko liluragarri eta etorkizun handieneko batean barrena bidaiatzea proposatzen du, askotariko publikoetara egokitutako ikus-entzunezko baliabide, instalazio interaktibo eta dibulgazio-edukien bidez. Zientzia kuantikoak ez baitigu soilik mundua hobeto ulertzen laguntzen: hainbat esparru eraldatzeko bidean ere badago, hala nola osasuna, komunikazioak, energia eta konputazioa.

Kapsula Kuantikoa, gainera, inklusio-asmo argiarekin jaio da. Kolektibo batzuek beste batzuek baino oztopo handiagoak izaten dituzte dibulgazio zientifiko eta teknologikoko jardueretan parte hartzeko, eta ekimen honek arreta berezia jarri du haiei irismena errazten. Izan ere, zientziak guztion eskura egon behar du, adina, gaitasunak edo egoera pertsonala gorabehera. Proiektuak, horrela, publiko berriei kultura zientifikoa hurbiltzen eta gizarte informatuago, parte-hartzaileago eta inklusiboago bat eraikitzen laguntzen du.

Ordutegia

  • Goizez, 9:00etatik 14:00etara: ikastetxeei, elkarteei eta kolektiboei zuzendutako saioak. 50 minutu eta ordubete artekoak dira.
  • Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara: herritar guztientzako bisita irekiak, 45 minuturo antolatuta eta 30 minutu inguruko iraupenarekin.

Erreserbak eta informazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. · 945 18 07 36. Saio bakoitzean 26 pertsonak parte hartu dezakete, beraz, zenbat eta azkarrago zabaldu, orduan eta hobe. Link honetan informazio gehiago ere aurkitu dezakezue:

Kapsula Kuantikoa: fisika kuantikoa errepidera aterako da