Euskarazko jostailu berrienak probatzeko "Jolas Molaz" tailerra antolatu dugu

Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuak JOLAS MOLAZ izeneko erakusketa-tailerra antolatu du. Ekimenaren bidez, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak ezagutzeko eta probatzeko aukera izango dute haurrek eta gurasoek. HH3, HH4 eta HH5 mailetako haurrei eta haien gurasoei zuzendutako ekimena da hau.
Helburua da euskarazko jostailu berriak erosi edo eskatu aurretik ezagutzea: nolakoak diren ikustea, haiekin nola jolasten den ikastea eta gustuko ditugun ala ez probatzea.
Horretarako, tailer gidatuak egingo dira. Bi begirale arituko dira parte-hartzaileei jolasen funtzionamendua azaltzen eta haurrekin jolasten.
Tailerrak bi egunetan eskainiko dira:
- Azaroaren 9an, astelehena
- Azaroaren 10ean, asteartea
Tailerrak euskaraz izango dira, honako leku eta ordutegian:
- Lekua: Kultur Etxeko areto nagusia
- Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
Animatu eta etorri euskarazko jostailu berriak ezagutzera eta probatzera!
