Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

"Oilar Jokoa"

Jaiak
Osteguna, 11 Ekaina 2026 – Osteguna, 11 Ekaina 2026
19:00 – 20:00

Korpus Zortzigarrenean urtero egiten den ekitaldi hau, aurtengoan ekainaren 11n egingo da, dagokion egunean, 19:00etan Euskal Herria plazan eta bertan, 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Deialdi berezia egin dute udaletik, urtetik urtera parte-hartzeak behera egin izan duelako, mende luzeetako tradizioak jarraituko badu, ezinbestekoa delako jendeak parte hartzea.

Parte hartu nahi dutenek hitzordura azaldu besterik ez dute egin beharko, eta txandaka-txandaka jokoan parte hartzeko aukera izango dute. 

 

ARAUAK:

  1. Jokoan parte hartu nahi dutenek gutxienez 12 urte aurten bete behar dituzte.
  2. Jokoan parte hartzea eskatu duten ordenaren arabera jokatuko da.
  3. Parte hartzea eskatuko dutenek aurpegia estaltzea utziko dute, jokoak dirauen bitartean ezin baitute ezer ikusi.
  4. Ibilbidea osatzeko bost minutu emango dira; denbora hori igaro eta helburua lortu ez bada jokoz kanpo geratuko da.
  5. Jokoz kanpo geratuko da, halaber, oinekin edo ezpatarekin oilarra dagoen lekura eramango duen edozer toki ukituko duen jokalaria.
  6. Ezpatarekin borobila egin eta oilarra zirkulu barruan geratzen bada, ukitu ondoren jokoa amaitutzat emango da baina oilarra lehenbizi oinekin edo ezpatarekin ukituz gero, irabazteko aukera galduko da.

 

20 euro irabazlearentzat

Garai batean, oilarraren parera iristea lortzen zuen parte-hartzaileak ezpatarekin lepoa moztu behar zion animaliari, eta oilarra bera eramango zuen etxera, sari gisa. Gaur egun, ordea, ez da horrelakorik egiten. Oilarraren parera iritsi eta ezpatarekin oilarra barruan izango duen biribil bat egin behar du. Hori egiteko gai denak 20 € eramango du saritzat. Alabaina, bada aspaldiko garaietatik eutsi zaion ezaugarri bat: txistulariek "Tranka-tranka" doinua jo izan dute beti, baita gaur egun ere. Joko honetan baino ez dute jotzen txistulariek doinu hori.