Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Etxebarriazarraga eta Nerea Elustondo igoko dira Latxartegi Aretoko oholtzara azaroaren 13an
2026/11/06

UDAZKENEKO BERTSOLARI JAIALDIA azaroaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan ospatuko da Latxartegi Aretoan.
Urtero legez udazkena iristean, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik, bertsolari jaialdia izango da, Azaroan Musika Zikloaren baitan.
Aurtengoan ere punta puntako bertsolariak izango ditugu gure artean: Amets Arzallus, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio eta Nerea Elustondo.
Hitzordua, azaroaren 13an, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan
Sarrerak 10€tan, gazteak 5€, jarriko dira salgai leihatilan saioa baino ordu erdi lehenago.
