NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko aukera berria martxoaren 5ean

Zerbitzua izaten ari den arrakastaren ondoren, martxoan beste hitzordu gehigarri bat izango da eta NAN eta Pasaportea tramitatzeko unitate mugikorra etorriko da Legazpira. Unitate mugikorra herriko Azokan kokatuko da martxoaren 5ean, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30etara, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egiteko erraztasunak emateko.
Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeetaz arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.
Interesatuek aldez aurretik hitzordua hartu behar dute Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deituz goizeko 7:30etatik 15:00etara bitartean. Izena emateko epea otsailaren 18an goizeko 7.30etan irekiko da, hitzorduak bete arte. Hitzorduaren egunean kontuan hartu beharreko hainbat dokumentu eraman beharko ditu, hiriburuetako Polizia Nazionaleko egoitzetan bezala. Dokumentu honetan laburbildu dira oinarri eta baldintza guztiak.
Gobernu Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, bereziki garrantzitsua da tramitearen kostua eskudirutan eramatea, izan ere, unitate mugikorrek ez dute txartel bidez ordaintzeko sistemarik.
Legazpiarrek zein inguruetako udalerrietako herritarrek izapideak egiteko aukera izango dute, beren nortasun-agirien kudeaketa arinduz.