Espectáculo itinerante de dantza de SUSTRAIAK Dantza Taldea
“Asko falta da???” gure taldean maiz errepikatzen den galdera da.
Aurten ere urte xelebrea izan dugu eta talde bezala normaltasunez funtzionatzeko gogoa dugu, beraz ohizko egoerara iristeko “Asko falta da???”.
Pandemia dela eta ikasturte honetan haurren taldeek ez dute entsaiatzerik izan, helduenak eta txapelketetakoek taldeka banaturik entsaiatu dugularik. Gainera urtero antolatzen ditugun ikastaroak ere bertan behera gelditu dira.
Beraz ikasturte honetan “normaltasunez” entsaiatzeko aukera soilik helduen taldeak eta txapelketetan ibili diren haurrak izan dugu.
Eta hauek izango dira jaialdi honetan dantzatzen arituko garenak.
Aurtengo jaialdia, iazkoa bezala, berezia izango da, kalean dantzatuko dugu eta denok musukoa jantzita eramango dugu.
Dantzariak, txistulariak, trikitilari eta pandero-joleak eta dultzaineroak arituko diren jaialdia 3 zatitan banatu dugu, bakoitza leku ezberdinetan.
EGITARAUA:
1. Zatia: Kalotx Paren (Kale Nagusia)
Agurra
Ehun dukat
Zortziangoa
Uztai Txikiak
Bedaioko Ingurutxoa
2. Zatia: Elizondo Paren (Kale Nagusia)
Txakolin
Erribera
Binangoa
Makil Handiak
Launangoa
3. Zatia: Oilarraren Gainean (Euskal herria Plaza)
Txakolin
Desafioa
Zinta dantza
Otsagabiako Emperador
Guda Dantza
Banangoa
Fandangoa eta Arin-Arina
Beraz, “Asko Falta Da???”
Oharra: Nahiz eta kale-ikuskizun bat izan ikuslegoak ikuskizunean zehar musukoa jantzita eraman beharko du.
Antolatzaileak: Sustraiak Dantza Taldea, Legazpiko Udala.
Laguntzaileak: Goiz Deia Txistulari Taldea, Legazpiko Trikitilari eta Dultzaineroak, Bertso Olariak Bertso Eskola