NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko aukera izango da otsailaren 16an hitzordu kopurua handituta

Urtarrileko hitzorduek izandako arrakastaren ondoren, otsailean ere NAN eta Pasaportea tramitatzeko unitate mugikor etorriko da Legazpira. Otsailean, gainera, hitzordu kopurua handituko da, 32 hitzordutik 50 hitzordu izatera, alegia. Unitate mugikor hau herriko Azokan kokatuko da otsailaren 16an, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30etara, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egiteko erraztasunak emateko.
Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeetaz arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.
Interesatuek aldez aurretik hitzordua hartu behar dute Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deituz goizeko 7:30etatik 15:00etara bitarte. Izena emateko epea otsailaren 4an goizeko 7.30ean irekiko da, hitzorduak bete arte. Hitzorduaren egunean kontuan hartu beharreko hainbat dokumentu eraman beharko ditu, hiriburuetako Polizia Nazionaleko egoitzetan bezala. Dokumentu honetan laburbildu dira oinarri eta baldintza guztiak.
Gobernu Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, bereziki garrantzitsua da tramitearen kostua eskudirutan eramatea, izan ere, unitate mugikorrek ez dute txartel bidez ordaintzeko sistemarik.
Hilabetero hitzorduak eskainiko dira hilabeteko hirugarren asteko astelehenean, betiere aurreko hilabeteko hitzordu guztiak bete badira. Izen emateak ere hilabeteko lehen asteazkenean irekiko dira. Legazpiarrek zein inguruetako udalerrietako herritarrek izapideak egiteko aukera izango dute, beren nortasun-agirien kudeaketa arinduz.