NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko aukera berria ekainaren 8an eta 22an

Zerbitzua izaten ari den arrakastaren ondoren, maiatzean ere NAN eta Pasaportea tramitatzeko unitate mugikorra etorriko da Legazpira, oraingoa, gainera, bi egunetan. Unitate mugikorra herriko Azokan kokatuko da ekainaren 8an eta 22an, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30etara, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egiteko erraztasunak emateko.
Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatik berritzeetaz arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.
Interesatuek aldez aurretik hitzordua hartu behar dute Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deituz goizeko 7:30etatik 15:00etara bitartean. Izena emateko epea maiatzaren 25ean goizeko 7.30ean irekiko da, hitzorduak bete arte. Hitzorduaren egunean kontuan hartu beharreko hainbat dokumentu eraman beharko ditu, hiriburuetako Polizia Nazionaleko egoitzetan bezala. Dokumentu honetan laburbildu dira oinarri eta baldintza guztiak.
Gobernu Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, bereziki garrantzitsua da tramitearen kostua eskudirutan eramatea, izan ere, unitate mugikorrek ez dute txartel bidez ordaintzeko sistemarik.
Legazpiarrek zein inguruetako udalerrietako herritarrek izapideak egiteko aukera izango dute, beren nortasun-agirien kudeaketa arinduz.