NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko aukera berria abuztuaren 10ean

Zerbitzua izaten ari den arrakastaren ondoren, abuztuan ere NAN eta Pasaportea tramitatzeko unitate mugikorra etorriko da Legazpira. Unitate mugikorra herriko Azokan kokatuko da abuztuaren 10ean, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30etara, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egiteko erraztasunak emateko.
Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatik berritzeetaz arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.
Interesatuek aldez aurretik hitzordua hartu behar dute Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deituz goizeko 7:30etatik 15:00etara bitartean. Izena emateko epea uztailaren 23an, osteguna, goizeko 7.30etan irekiko da, hitzorduak bete arte. Hitzorduaren egunean kontuan hartu beharreko hainbat dokumentu eraman beharko ditu, hiriburuetako Polizia Nazionaleko egoitzetan bezala. Dokumentu honetan laburbildu dira oinarri eta baldintza guztiak.
Berrikuntza gisa, Gobernu Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, tramitearen kostua ordaintzeko, eskudirutan gain, txartel bidez ordaintzeko sistema ezarri berria da eta herritar oroko era honetan ordaintzeko aukera izango du.
Legazpiarrek zein inguruetako udalerrietako herritarrek izapideak egiteko aukera izango dute, beren nortasun-agirien kudeaketa arinduz.