Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

OPERA DVDan. "La Cenerentola"

Musika
Asteazkena, 11 Martxoa 2026 – Asteazkena, 11 Martxoa 2026
18:30 – 20:00

G. Rossiniren lan honen lehen zatia eskainiko da.

Bere jatorrizko izenburua hauxe da: “La Cenerentola, ossia la bonta in triunfo” (“Errauskine, hau da ontasun garaitzailea”). Bi ekitalditan banatzen den opera komikoa da. Musika Gioachino Rossini maisuarena da eta libretoa Jacopo Ferretti italiarrarena. Errauskine maitagarrien kontuan oinarrituta dago. Opera Erromako Valle antzokian eskaini zen lehen aldiz 1817ko urtarrilaren 25ean.

Rossinik 25 urte zituen opera hau egin zuenean eta hiru astetan bukatu zuen. Valle antzokiko enpresaria Argentina antzokiko enpresariaren arerioa zen eta azken horretan “Sevillako bizargina” opera arrakastaz estreinatu zenez, urtebete ondoren Rossini kontratatu zuen opera bat egin zezan. Hasieran Gaetano Rossiren (Semiramideren libreto-egilea) libretoa erabiltzea pentsatu zuten baina, azkenean, berria egitea erabaki zuten. Libretoa Charlez Perrault idazlearen kontuan oinarritu ordez, Stefano Pavesik egindako “Agantina, o la virtú premiata” izenburuko operan oinarritu zen. Opera hori hiru urte lehenago, 1814ko apirilaren 14an, estreinatu zen Milanen.

Perraultek idatzi zuen ipuinarekin desberdintasun nabariak daude Rossiniren opera honetan. Besteen artean, amabitxi maitagarriaren ordez hezur-haragizko gizona ageri da operan, hori izan zelako Rossinik libreto-egileari jarri zion baldintza: ez zirela naturaz gaindiko osagaiak erabiliko. Konponbide ez magiko hori (jatorrizko iturrian ez bezala) “efektu bereziak” sortzeko aukerak urriak zirelako hartu zen.

Rossiniren literaturaren pasarte zailenetakoak ageri dira opera honetan, horien artean Angelina (Errauskine) pertsonaiaren azkeneko rondoa; bertan, ez duela negar gehiago egingo eta ez duela sutondoaren ondoan gehiago sufrituko abesten du: “Nacqui all affanno…non piú mesta”.