Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

AZAROAN MUSIKA. Iraurgi Abesbatza

Musika
Larunbata, 08 Azaroa 2025 – Larunbata, 08 Azaroa 2025
20:00 –
Santikutz Abesbatzak sustaturik datorkigu urteko truke kontzertua den hau. 

IRAURGI ABESBATZA. AZKOITIA

Azkoitian sortu zen 1979. urtean. Azkoitiak, sendo sustraitutako musika tradizioa du. Bere seme-alaba ospetsuen artean musiko handiak izan ditu, hala nola, Gonzalo Martinez de Bizkargi, Peñafloridako Kondea, Aita Nemesio Otaño, e.a. Duela urte asko Aita Otañok sortu zuen Orfeoi Azkoitiarraren jarraitzailea dugu Iraurgi Abesbatza.

Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean darrai 2010. urtetik (aurretik M. Larrañaga, M.M. Azpiazu, Mª Jesus Larañaga eta Ainhoa Arrieta izan ziren zuzendaritzan) 36 abeslari inguruk osatzen dute ahots nahasiko abesbatza honek; geratu gabekoa da talde honen jarduna, kontzertu, topaketa, bidai, kantu ikastaro etabarretan parte hartuz.

Euskal Herriko hainbat tokitan jardunaz gain, estatuko beste zenbait hiritan ere aritu da: Madril, Bartzelona, Valladolid, Sevilla, Leon,... Azken urteotan jira desberdinak burutu ditu Europan zehar: Alemania, Suitza, Frantzia, Austria, Italia, Pragan eta Portugalen kontzertuak eskainiz.

Aipatu beharrekoa baita ere Peñafloridako Kondearen abestiz grabatua duten diska eta “Loiola 91” Inaziar urtea zela eta, beste diska batean parte hartu izana. Eloy de la Iglesiaren “Otra Vuelta de Tuerca” filmako soinu bandan ere hartu zuten parte 1985ean.

2004. urtea 25. urtemuga izaki, modu berezian ospatu zuten. Otsailean, bakarkako lehenengo CDa atera zuten, ekaina ekitaldiz betea izan zuten, eta Portugalera joan ziren abenduan.

2015. urtean “Carmina Burana” obra egiten du Arrasateko Goikobalu abesbatzarekin batera Azkoitiko Baztartxo Antzokian, arrakasta haundia jasoz.

2017. urtean, Sardiniako “All sole de la sardegna” jaialdian hartzen du parte, herrialde desberdinetako abesbatzekin batera.

Erlijio eta erlijioz kanpoko polifonia, mundu zabaleko folklorea eta nola ez, euskal abesti pila batek osatzen dute beraien abes-sorta.

Zuzendaria: Iñaki Maidagan Lazkano