
Egilea: Mikel Bringas-Bizibidaia
Gaztetatik nire oporrak bizikletaz izan dira, urtero helmuga aldatuz,
salbuespen bat ezik. Alee Denham zikloturismoko guruak dio Perun
dagoela munduko zikloturismo-ibilbiderik onena. Hara joan nintzen
2024an. Maitemindu nintzen, eta hurrengo urtean errepikatu nuen. Hitzaldi
honetara baldin bazatoz, agian hurrengoa izango zara zu.
Ordubete irauten duen ikus-entzunezko hitzaldi hau hiru zatitan
antolatzen da. Hasierako aurkezpen laburraren ondoren, bideo bat ikusten
dugu (30 min), ibilbideko esperientzia erakusten. Ondoren (25 min), egin
ohi dizkidaten galdera-erantzun nagusiak irudiz azaltzen ditut, eta beste
berri batzuk egitera animatzen dut. Amaitzeko, geo-argazki jolas
dibertigarri bat egiten dugu (5 min) bertaratutako guztiak parte hartuz.