Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

Legazpiko industria-ondareko esku-hartzeen aurkezpen bisuala

Bestelakoak
Osteguna, 18 Abendua 2025 – Osteguna, 18 Abendua 2025
12:00 –

Azken asteetan, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Teoria eta Diseinuko Masterreko partaideak, Legazpiko Udalarekin eta Lenburrekin lankidetzan, Legazpiko industria-ondareko hainbat esku-hartze arkitektoniko lantzen aritu dira. Bordelen estudioa duen eskoziar jatorriko arkitekto ezagunak, Duncan Lewisek, eraman du lan horien zuzendaritza.

Askotariko proposamenak dira, hala nola zenbait nabetan etxebizitza-erabilera txertatzea, nola haien espazioak berrantolatu nahi dituzten beste batzuk. Gaur egun ezagutzen dugun Legazpiren eraketan industriak duen garrantzia aztertu dute eta etorkizunerako proposamenak egin dituzte.

Lan horien aurkezpena oso bisuala eta parte-hartzailea izango da, performance gisa, herritar guztiei irekia eta gizarte osoarekin partekatzeko eta mundu akademikotik haratago joateko bokazioarekin.

Eguna eta ordua: abenduaren 18an, 12.00etan.
Lekua: Chillida Lantoki, Azpikoetxe kalea z/g.
Interesa duten guztiak gonbidatuta daude aurkezpenera, eta ondoren mokadutxo bat egongo da.