Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

BISITA: Mirandaola burdinola martxan eta EZPATA MAGIKOAREN MISTERIOA

Bestelakoak
Igandea, 25 Urtarrila 2026 – Igandea, 25 Urtarrila 2026
11:00 – 14:30

Ezpata magikoaren misterioari aurre egiteko prest al zaude?

Ekintza honen bidez, haurrek burdinaren prozesu osoa ezagutuko dute, Olentzerok ekarritako ikatzetik Mirandaolako burdinolan egindako ezpata bereziaren sorrerara arte. Parte-hartzaileek pistak jarraituz eta probak gaindituz misterioak argitu beharko dituzte ezpata aurkitu nahi baldin badute. Gainera, Mirandaolako jentilak sekretu gehiago ere azalduko dizkie, amuleto bereziak eginez esperientzia ahaztezina amaitzeko.

Mirandaolako burdinola martxan

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Ezin daiteke gehiago eskatu!

Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!

Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea

11:00 Ezpataren misterioa

11:30 Burdinola martxan

12:30 Burdinola martxan

943 73 04 28 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. / www.lenbur.com