Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

ANTZERKIA: Bertso-garbitzailearena

Haurrak
Igandea, 11 Urtarrila 2026 – Igandea, 11 Urtarrila 2026
12:00 –

Antzerkia eta bertsoa, bertsoa eta antzerkia, zein dator zeinen atzetik?  Bertsolariak eta antzezlea jolasean ibiliko dira, bata bestearen bila hitzez, keinuz, umorez…. Gartxot garbitzailearen ametsa gai-jartzaile izatea da, bertso-garbitzaile-gai-jartzaile eta bere garbiketa orgatxotik koloretako koadernoa aterako du eta aspaldian jasotako gaiak proposatuko dizkie bertsolariei elkarrekin jolasteko.

Haurrak bertsolaritzara hurbiltzeko saio jostagarriak, bi bertsolari eta antzezle batek osatua. Formatu freskoa, errebeldea eta ganberroa, umoretik eta jolasetik, haurrekiko interakzioa  bilatu nahi duen ikuskizuna.

Saio familiarra, 5-11 urte bitarteko haurrei zuzendua.

LBO elkarteak sustaturik, Goierriko Bertso Eskolen Eguna aitzaikia harturik.