
San Nikolas erronda abenduaren 4an
Ostegunean, abenduaren 4an, 17:30ean,San Nikolas erronda abiatuko da Laubide auzoko oinezkoentzako gunetik. Eguraldi txarra bada, jarduera Azokan egingo da.
San Nikolas egunak, abenduak 6, Gabonetako jaiak gogoratzen dizkigu, bai eta urte amaieraren hurbiltasuna ere. Badirudi gaur egun Legazpin San Nikolas abestaldeak egiten duen ibilaldia bere abesti, jantzi eta ohituretan, Arrasatetik ekarria dela, abestietako batean halaxe kantatzen baitugu: “Udalaitzen sortua”.
Aurten, Doinua Musika eskolako ikasle bat izango da San Nikolas. Ibilbidean zehar musikariak bidelagun izango ditu, baita herriko ikastetxeetako ikasleak ere. Udalak herritarrei dei egiten die eguneko koplak kantatzera ager daitezen, familian, lagun artean,… gurea den ohiturari eutsi ahal izateko.
Erronda amaitzean, txokolate beroa banatuko da parte hartzaileen eta, oro har, bertaratzen diren guztien artean.
►IBILBIDEA:
Laubide kalea(hasiera eta geldiunea) - Santikutz kalea
Santikutz egoitza (geldiunea) - Santikutz kalea
Kale Nagusia (geldiunea) – Euskal Herria plaza (geldiunea) -
Azoka (geldiunea eta amaiera)
►Esku-orrian, abestuko diren kantak eta ospakizunaren zergatiaren inguruko azalpenak.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!