Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

Sorgintxulorekin Lakiolara, abenduaren 5etik 6ra, DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin

Bestelakoak
Ostirala, 05 Abendua 2025 – Larunbata, 06 Abendua 2025
17:00 –

Sorgintxulo aisialdi taldeak abenduan DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin Lakiolako aterpetxera egin izan ohi duen irteera antolatu du aurten ere.

Abenduaren 5ean, ostegunean, igoko dira Lakiolara eta, bertan, hainbat ekintza egin eta gaua igaro ondoren, abenduaren 6an, ostiralean, itzuliko dira, etxean bazkaltzeko.

Irteera honek helburu bikoitza du: batetik gaztetxoekin euskaraz ongi pasatzea eta, bestetik, uztaileko kanpaldira joateko aukera duten gaztetxoekin harremanetan jarri eta elkar ezagutzea.

Nahi izanez gero Sorgintxulo taldearen berriak jaso ditzakezue taldearen Instagram (@sorgintxulo_legazpi) eta Facebook (sorgintxulo.aisialditaldea) bidez.

Izen ematea

Izen-ematea abenduaren 2an, asteartean, egin beharko da, 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxulo taldearen lokalean (Itxaropen 5, behea). Horretarako, eskolen bidez banatutako gurasoen baimen-orria eraman beharko dute gazteek, gurasoek sinatuta, eta dirua (8 €).

30 plaza daude eta horiek baino gehiagok ematen badute izena, Sorgintxulo taldeak zozketa egingo du abenduaren 3an, 19:00etan, lokalean bertan.

Sorgintxuloko begiraleek posta elektroniko bidez jarriko dira harremanetan Lakiolara joateko izena eman duten gaztetxoen gurasoekin, irteerari buruzko informazio guztia bidaltzeko.

Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.