
Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera 2025eko abenduaren 14an, igandea, Kultur Etxean egingo den Gabon Irudi lehiaketarako deia egiten die herriko lehen hezkuntzako ikasleei:
1. PARTAIDEAK
Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleakparte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.
2. GAIA:
Gaia GABONAK izango da maila guztietarako.
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brilantina…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.
4. EPAIMAHAIA
Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.
5. SARIAK
Kategoria bakoitzeko sari batbanatuko da. Sari banaketa abenduaren 16an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko areto nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira Gabonetan, Kultur Etxean bertan.
6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa abenduaren 14an, igandea, izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak.
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.