Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

EUSKAL MAGOEN IV. MAGIA GALA

Bestelakoak
Latxartegi Aretoa
Ostirala, 18 Abendua 2026
19:00 – 20:30
5€

Gabonen atarian, Euskal Magoen 4. Magia gala antolatu da aurtengoan ere abenduaren 18an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Latxartegi Aretoan. Eta berrikuntzekin dator.

Parte hartuko dutenak:

  1. Filipa Balbina (BEA LARRAÑAGA): Tolosarra. Bere clown-eko ikuskizun musikalizatuarekin, gure aurtengo artista gonbidatu berezia izango da.
  2. ANDONI MARTINEZ DE USTARAN: Hernaniarra. Bere magia bisualarekin, ilusio ertainak ekarriko dizkigu, magia oso original batekin eta oso gutxi ikusten dena.
  3. HODEI MAGOA: Iruñarra. Espainako txapeldun nazionala. Bere ilusio handiko ikuskizuna ekarriko digu.
  4. ENEKO GUTIERREZ: Legazpiarra. Magia komikoarekin, urtero bezala, gala aurkeztuko du Fernando de Rozasekin. Hau da artisten zerrenda eta aurrekontua.

Aurtengo berrikuntza, ekitaldian lehenengoz ibilbidearen “Artxila Mortxila” sariaren banatzea izango da. Euskadin magia gaztea hain indartsua izateko, maixu  eta mago eredugarriak izan ditugu, eta aitzindari horiei esker ona adierazteko  “ibilbidearen saria” banatuko da abenduaren 18ko ikuskizunean, “Artxila Mortxila saria”. Lehenengo urteko sariduna Marsel Magoa izango litzateke, eta omenaldi txiki bat egingo diogu.

Sarreren aurre-salmenta  on-line egin daiteke dagoeneako, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 18an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:00etan.

Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.