Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

Jolas Molaz

Ikastaroak
Asteartea, 18 Azaroa 2025 – Asteartea, 18 Azaroa 2025
17:00 – 19:00

HH-3, HH-4 eta HH-5. mailetako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena 

Euskara zerbitzuak JOLAS MOLAZ izeneko erakusketa-tailerra antolatu du, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.

Helburua, atera berri diren euskarazko jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.

Tailer gidatuak izango dira. Bi begirale egongo dira, parte-hartzaileei jolas ezberdinetan nola jolasten den azalduko diete eta haurrekin jolastuko dira.

Bi egunetan eskainiko da tailerra:

  • Azaroaren 17an, astelehenean, eta
  • Azaroaren 18an, asteartean

Tailerrak euskaraz izango dira, 17:00etatik19:00etara.

Kartela