
HH-3, HH-4 eta HH-5. mailetako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena
Euskara zerbitzuak JOLAS MOLAZ izeneko erakusketa-tailerra antolatu du, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.
Helburua, atera berri diren euskarazko jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.
Tailer gidatuak izango dira. Bi begirale egongo dira, parte-hartzaileei jolas ezberdinetan nola jolasten den azalduko diete eta haurrekin jolastuko dira.
Bi egunetan eskainiko da tailerra:
- Azaroaren 17an, astelehenean, eta
- Azaroaren 18an, asteartean
Tailerrak euskaraz izango dira, 17:00etatik19:00etara.