Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

IKASTAROA: Jolas eta kantu ikastaroa

Ikastaroak
Larunbata, 22 Azaroa 2025 – Larunbata, 22 Azaroa 2025
09:00 – 13:00

Jolas eta kantu ikastaroa Kultur etxean azaroaren 22an. Izen-ematea online, azaroaren 17ra arte

Jolasaren garrantziaz eta jolasak euskararen sustapenean egiten duen ekarpenaz jabetuta, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak jolas eta kantu ikastaroa antolatu du, Hezten aisialdi eskolaren bidez. 4 orduko ikastaroa azaroaren 22an izango da, larunbata, 9:00etatik 13:00etara, Kultur etxean.

Ikastaroan parte har dezakete interesa duten legazpiarrek: begiraleek, gurasoek, irakasleek, …. Ikastaroa euskaraz izango da.

Izen-ematea online egingo da, galdetegia betez: https://www.legazpi.eus/jolas-eta-kantu-ikastaroa

Azken eguna: azaroak 17, astelehena, 14:30ak arte.