Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

Kapsula Kuantikoa - Bidaiatu materiaren mundura

Bestelakoak
Euskal Herria plaza (Azokaren alboan)
Asteartea, 10 Azaroa 2026
09:00 – 19:00
Doan

Murgildu zaitez Fisika Kuantikoaren mundu liluragarrian esperientzia interaktibo, irisgarri eta harrigarri baten bidez.

Ordutegia

•     Goizez, 9:00etatik 14:00etara: ikastetxeei, elkarteei eta kolektiboei zuzendutako saioak. 50 minutu eta ordubete artekoak dira.

•     Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara: herritar guztientzako bisita irekiak, 45 minuturo antolatuta eta 30 minutu inguruko iraupenarekin.

Erreserbak eta informazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. · 945 18 07 36. Saio bakoitzean 26 pertsonak parte hartu dezakete, beraz, zenbat eta azkarrago zabaldu, orduan eta hobe. Link honetan informazio gehiago ere aurkitu dezakezue: Kapsula Kuantikoa: fisika kuantikoa errepidera aterako da.