Bestelakoak
Kultur Etxea
Ostirala, 06 Azaroa 2026
09:00 – 20:00
---

Aurten, TREBAk proposamen esperientzial eta partaidetzazko berri bat dakar, hiru osagai uztartuz: scape Rooma, prestakuntza-tailerra eta podcast baten grabazioa.
Eskaintza doakoa da, eta 17 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago.
Legazpiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatutako
TREBA Gazteak honako ekintzak dakar:
🔐 Scape Rooma: Azaroaren 13tik 15era, Legazpiko Kultur Etxean
- Partaideak: 17-30 urteko 2-6 pertsona talde bakoitzeko
- Izen-ematea: gip.eus/TREBAlegazpiSR
🎙️ASKE ON: anitz eta desberdin, Feminismo intersekzionalari buruzko tailerra: Azaroaren 27an, Legazpiko Kultur etxean
- Partaideak: 17-24 urteko gazteak
- Ordutegia: 17:00-20:00
- Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: gip.eus/TREBAlegazpi
🎧 ASKE ON Podcastaren grabazioa: Azaroaren 28an, Legazpiko Kultur Etxean
- Ordutegia: 10:00-14:00