Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

HITZALDIA: EHUri buruzko informazio-saioa

Hitzaldiak
Kultur Etxeko areto nagusia
Astelehena, 24 Azaroa 2025
18:30 –
---

Datorren astelehenean, azaroaren 24an, 18:30ean, Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian,

Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio-jardunaldia izango da.

Saio horren helburua da EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleekin eta haien familiekin lehen harremana izatea.

Era berean, unibertsitate horri buruzko informazio orokorra emango da

eta ikasleek gogoko dituzten unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Eskaintza akademikoaz gain, ikasleei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa emango dute,

baita ikasketa-planen egitura edo unibertsitatean sartzeko egin behar diren tramiteen gaineko informazioa ere.