Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

ZEOS PROGRAMA: Sare sozialen arriskuak eta erabiltzeko ohitura osasuntsuak

Bestelakoak
Astelehena, 10 Azaroa 2025 – Astelehena, 10 Azaroa 2025
18:00 – 20:00

Legazpiko Udalak nerabeen ongizate emozionala eta teknologiaren erabilera arduratsua lantzeko urrats garrantzitsua egingo du datorren azaroaren 4an, asteartean, ZEOS programa herrian martxan jarriz. Iniziatiba honek familiei zuzendutako prestakuntza eskainiko du, gure gazteen osasun mentala eta sare sozialen erabilera egokia indartzeko helburuarekin.

ZEOS programa —Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen— azken urteotan gazteen artean areagotu diren erronka psikoemozionalei erantzuteko sortutako egitasmo berritzailea da. Teknologia eta sare sozialen erabilerak nerabeen bizitzan duen eragin emozional eta kognitiboa jorratzen du, baita autoestimua, identitate eraikuntza eta familia-inguruneko harreman osasuntsuak ere.

Prestakuntza azaroaren 4an hasiko da, eta familientzako lau saio eskainiko dira. 

ZEOS programa Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal adituek gidatuko dute, Eusko Jaurlaritzako ZEOS egitasmoaren arduradunetako bi, psikologia eta hezkuntza arloan esperientzia zabala dutenak.

Izen-ematea itxita dago dagoeneko,eta parte hartzaile guztiei baieztapena bidali zaie. Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira Kultur etxean. Parte hartzeko interesik izanez gero, Hezkuntza Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke.

Ekimen honen bidez, Legazpik bere konpromisoa berresten du gazteen ongizate emozionala eta komunitate hezitzailearen indartzea bultzatzeko, familiei eta hezkuntza-komunitateari tresna erabilgarriak eskainiz.