Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

2026ko Mugikortasun Astea: BIDE-HEZKUNTZA PATINETEAN

Bestelakoak
Euskal Herria plaza
Asteartea, 22 Iraila 2026
17:30 – 19:00
---

Jardueraren hasieran haurrek libreki ibiliko dira patinetez udaltzainek zehaztutako eremuan. Hasieran, haurrek askatasunez mugituko dira, baina laster agerian geratuko da araurik gabe ibiltzeak dakartzan arriskuak. Egoera aztertu ondoren, haurrek eurek proposatuko dituzte mugikortasunerako arauak, betiere udaltzainen oniritziarekin.

Saioa amaitzeko, arau horiek errespetatuz zirkulatuko dute berriro, eta egiaztatuko dute, arauak betez gero, arriskua nabarmen murrizten dela eta mugikortasuna seguruagoa eta arduratsuagoa dela.

•      Ordutegia: topaketa 17:30etik 18:00etara eta saioa 18:00etatik 19:00etara

•      Ekarri beharrekoa: patinetea

•      Nori zuzenduta dago: batez ere Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei

•      Lekua: Euskal Herria plaza