Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

BURDIN FESTA

Jaiak
Larunbata, 19 Iraila 2026
09:00 – 23:00
---

09:00 - 13:00 
"Joxe Martin Etxeberria" aire zabaleko pintura lehiaketa.


11:00 - 12:00

Langileen Ibilbidearen antzeztutako bisitak: Agirre-Etxeberri, Patricio Echeverriaren etxebizitza eta 50. hamarkadako eskola eta kapera.
Topagunea: Agirre-Etxeberri, Urola Kaleko egurrezko atean.
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar. Aforoa bete arte (20 pertsona).
BAM! Bergara Antzerki Musikala Elkartearen antzezlanarekin.

11:00 - 12:30
Ezagutu Legazpiko jarduera ekonomikoak eta prestatu zure etorkizun profesionala.
Stands, CVak ematea eta mahai ingurua (12:00etan): udaletxeko plazan, oilarrean.

12:30 - 14:00
"Duela 100 urte" erakusketa.
Burdinola Elkartearen erakusketa medikuaren etxe zaharrean (euskaltegian).
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

12:30 - 14:00
Igo gurdira eta eman buelta bat.
Euskaltegian: Ormazarretako zalditegiak eskainitako ekintza.

12:30 - 12:45
Bellotako Tutuarekin batera abiatuko da Martxa Urdina, udalerriko kaleetan zehar langileen desfilea.
Pentsiotik (Ezkurrenea) Udaletxera. Desfilean parte hartu nahi baduzu, lanerako buzo urdin bat jantzita etortzea besterik ez duzu!

12:45 - 13:00
Legazpiko marka turistiko berriaren aurkezpen ekitaldia Sutan Ttakun Txalaparta taldeak animatuta.
Udaletxeko plazan.

13:00 - 14:00
Doinua Musika Eskolako Dultzaineroen emanaldi ibiltaria.
Legazpiko erdiguneko kaleetan zehar.

13:00 - 14:00
Ezagutu udaletxea alkatearen eta zinegotzien eskutik.
Udaletxeko bisita gidatua.
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

13:00 - 14:00
Eliza bisitatu, organoa gertutik ikusi eta kanpandorrera igo.
Bisita gidatua.
Doakoa. Izen-ematea: BAI INPRIMAKIA
Ez da gomendagarria mugikortasun urriko pertsonentzat.

13:00 - 15:00
Egin Burdin-pintxo ibilbidea Legazpiko tabernetan.
1_Eskuratu EKONOMATUKO KARTILLA parte hartzen duen edozein tabernatan.
2_Dastatu BURDIN-PINTXOA eta zigilatu kartilla taberna bakoitzean.
3_Osatu kartilla eta parte hartu 100 €-ko bonu baten zozketan.
Katilu - Urbeltz - Batzokia - Gizarte zentroa - Mendi - Karibe Berri - Kukue - Elizondo.

17:00 - 18:00
Langileen Ibilbidearen antzeztutako bisitak: Agirre-Etxeberri, Patricio Echeverriaren etxebizitza eta 50. hamarkadako eskola eta kapera.
Topagunea: Agirre-Etxeberri, Urola Kaleko egurrezko atean.
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar. Aforoa bete arte (20 pertsona).
BAM! Bergara Antzerki Musikala Elkartearen antzezlanarekin.

17:00 - 18:30
"Duela 100 urte" erakusketa.
Burdinola Elkartearen erakusketa medikuaren etxe zaharrean (euskaltegian).
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

18:30 - 19:15 (ORDU BERRIA)
Josean Larrearen Mirandaola 1580-1980 filmaren proiekzioa.
Udaletxeko plaza / Legazpiko zine kluba.

19:00 - 20:00
Korosti dantza taldearen emanaldi ibiltaria.
Legazpiko erdiguneko kaleetan zehar.

22:00 - 23:00
Zinema eta antzerkia: Legazpi 1971.
Udaletxeko plaza / Legazpiko zine kluba - La Salleko artxiboetatik berreskuratutako filma (RTVEren baimenarekin).
Bergarako Antzerki Elkartearen antzezlanarekin.