Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

HAURRENTZAKO ANTZERKI SAIOA: "Munduari itzulia 80 egunetan"

Haurrak
Latxartegi Aretoa
Igandea, 04 Urria 2026
17:00 –
Sarrera: 5€

SUSTRAI TEATROAn antzerkia bere osotasunean ulertzen dugu. Txiki eta gazteentzat lan egiten dugunean, errespetuz eta xalotasunez egiten dugu. Horregatik, MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN, antzerki familiarra da. 

Txiki, gazte, zein helduek disfrutatzen duten lan eder, goxo eta berezia. Aktore, txotxongilo eta objetuen manipulazioa uztartzen duen lan eder eta berezia. Erritmoz, emozioz eta barrez beterik dagoen 45 minutuko iraupena duen lana.

Beti ere, gure leloari eutsiz:  GUTXIAGO, GEHIAGO DA.

Dramaturgia eta aktorea: Eriz Alberdi

Kanpo begirada: Ainhoa Alberdi

5 urtetik aurrera

Euskaraz

45 MINUTU

Sarrerak aurrez salgai: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/eu