
Esku Hutsik elkartearekin elkarlanean.
Sinopsia:
Aitatxo dokumentala seme/alaba baten galera osteko doluaz ari da, aitaren begiradatik. Lau aiten testigantzaren bitartez, aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratu nahi ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean, gizartean errotuta dagoen genero begiradarekin apurtuz. Ama gutxietsi gabe, aitei ere hitza emanez, esperantza mezu bat zabalduz.
Fitxa Teknikoa:
Ideia originala: Anakotz Lasarte Zangitu
Zuzendariak: Beñat Abasolo Mujika, Mikel Serrano Gil
Protagonistak: Irgor Aldazabal Egia, Fernando Alonso Barrutia, Anakotz Lasarte Zangitu, Mikel Perez Pintado
Urtea: 2025
Iraupena: 80 min